Bertso-sorta: 'Esaldiak (4)

Zarauzko Hitza 2021eko maiatzaren 17a

Inaxio Uria Isasti-k azken hiru asteetan ZARAUZKO HITZAri bidalitako Esaldiak (pentsalari handienak) bertso-sortaren laugarren atala da honakoa. Kopla handia doinuan abesteko dira.

1.
Denborak gauza guztien berri
emanaz aho betean
berritsuki berdin jarraitzen du
galdetzen ez zaionean

2.
Azkengabeak unibertsoa
ta gizon ergelak dira
Ziurtasunak zalantzan jarriz
lehenengoari begira

3.
Pertsona askok galtzen dituzte
une alaiak sarritan
Bitartean egon direlako
zorionan irrikitan

4.
Nire bizitzan egonkor dira
ametsa eta gosea
Zeren batek alde egin orduko
hor etortzen da bestea

5.
Ezagutzen ez nautenentzako
ni nahiz gozo ta lasaia
Eta ezagutzen nautenentzat
Isilik egoten saia!!!

6.
Bizitzako urteak ez dira
inoiz garrantzitsuenak
Baizik urte horietan zehar
pozik bizitzen direnak

7.
Bizitza eta antzerki obra
berdintsu dira bederen
Iraupenaren gainetik dago
nola interpretatzen den

8.
Bizitzan arazorik gehienan
zioa eta trantzea
Pentsatu gabe jardutea ta
jardun gabe pentsatzea

9.
Pertsona oro izana gaitik
batez beste ezjakinak
Jakiten ez ditugun kontuak
ez dira inoiz berdinak

10.
Nirekin duzu ekonomian
egonkortasuna, hara!!
Betidanik pobre izanikan
hortan mantenduko gara

11.
Zu etengabe lehiatzen zara
hainbat plan lortu nahirikan
Bitarte hortan gertatzen dena
da bizitza inondikan

12.
Ezjakinaren gaitza zehazki
zuzena da argitzea
Da ezjakintasunaren berri
inolaz ez jakitea

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide