Zarauzko Photomuseum Argazki eta Zinema Museoan aurten ere ospatuko dute Museoen Nazioarteko Eguna. Azken urteetan bezala, bihar, maiatzaren 28an, doakoa izango da sarrera Photomuseumen.
Arduradunek azaldu dutenez, museoan ikusgai dagoen bilduma iraunkorraz gain, Helena Goñiren Singles erakusketaz gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Aurreko astean zabaldu zuten argazkilari bilbotarrak sortutako erakusketa Photomuseumen, eta ekainaren 13ra arte egongo da han.
Asteartetik igandera, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara irekitzen dute museoa.