Aurrera doaz Arraio Irratiaren urteurreneko ospakizunak

Dorleta Agiriano Lai 2021eko maiatzaren 16a

Arraio Irratiak 15 urte beteko ditu aurren, eta ospakizunek ez dute etenik Putzuzulo gaztetxean. Atzo arratsaldean irratien arteko bertso saioa egin zuten; Markel Eizagirre, Ane Zuazubiskar, Paula Amilburu eta Mikel Iturriotz bertsolariak aritu ziren kantuan. Gaur eguerdian, aldiz, kantaldia eskaini du Petti abeslariak. Datorren osteguna, maiatzaren 20a, izango da urteurren eguna, eta horren harira irratsaio berezia egingo dute Arraio Irratiko kideek.

Erlazionatuak

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide