Asteburuan Gipuzkoako Trainerilla Txapelketa jokatuko da Getarian

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2021eko maiatzaren 15a

Gaur arratsaldean, sailkapen estropadak jokatuko dituzte, eta bihar eguerdian finalak.

Batel denboraldia amaituta, trainerillen liga jokatzen ari dira Zarautz Arraun Elkarteko harrobiko arraunlariak. Asteburu honetan, esaterako, hitzordua izango dute Getarian, Gipuzkoako Trainerilla Txapelketa jokatuko delako. Gaur arratsaldean, sailkapen estropadak jokatuko dituzte 16:30ean hasita, eta bihar eguerdian, berriz, finalak, 11:00etatik aurrera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide