Segundo Olaetari buruzko saioa, Photomuseumen

Zarauzko Hitza 2021eko maiatzaren 13a

Ostiral honetako Gela programaren barruan, Segundo Olaeta (Gernika, 1896 - Bilbo, 1971) musikaria eta euskal folklorearen aditua izango dute hizpide Photomuseumen. Ballet klasikoa eta euskal dantza tradizionala uztartzen zituen Olaeta konpainia eratu zuen, erbestetik itzultzerakoan. Saioa 18:00etatik aurrera izango da, eta doako sarrera izango du.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide