'Ilargi guztiak' filma emango dute asteburuan Modelon

Zarauzko Hitza 2021eko maiatzaren 13a

Igor Legarretaren Ilargi guztiak filma estreinatuko dute ostiral honetan zinema aretoetan, eta Modelon ere ikusteko aukera izango da asteburu osoan. Fabula fantastiko bat du kontagai zinemagileak, eta lantaldean Alazne Ameztoi soinu-zuzendari zarauztarra izan du bidelagun. Haurrentzako filmari dagokionez, Earwing y la bruja animaziozko pelikula emango dute.

Maiatzak 15, larunbata
16:45. Earwig y la bruja
19:00. Ilargi guztiak   

Maiatzak 16, igandea
16:45. Earwig y la bruja
19:00. Ilargi guztiak

Maiatzak 17, astelehena (ikusleen eguna)   
16:15. Ilargi guztiak
19:00. Ilargi guztiak

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide