'Minari. Historia de mi familia' filma emango dute jatorrizko hizkuntzan

Zarauzko Hitza 2021eko maiatzaren 11

Hainbat jaialditan aitortza jaso duen eta kritika ezin hobeak bereganatu dituen Minari. Historia de mi familia film korearra ikusteko aukera izango da gaur arratsaldean, 19:00etatik aurrera, Modelon. Erdiertsi dituen sarien artean entzutetsuena, Youn Yuh-jung aktoreak irabazitako Oscar saria da. Pelikula jatorrizko hizkuntzan emango dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide