Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak duela minutxu gutxi jakinarazi dute atzoko probetan detektatutako kasu kopurua zein izan zen. 9.041 PCR eta antigeno proba diagnostiko egin zituzten atzo Hego Euskal Herrian, herenegun baino 3.124 gutxiago, eta 537 positibo atzeman zituzten Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Nafarroako Gobernuko Osasunbideak. Hego Euskal Herriko positibotasun tasa, beraz, %5,9koa izan zen; bi hamarren egin du gora atzo bi erakundeek emandako datuekin alderatuta.
Lurraldeen arabera, 31 positibo baieztatu zituzten Araban, 236 Bizkaian, 168 Gipukoan eta 101 Nafarroan. Ospitaleen egoerari buruz ere egin du aipamena Jaurlaritzako Osasun Sailak. Txostenean jakinarazi duenez, 46 pertsona ospitaleratu zituzten atzo Osakidetzako erietxeetan. Egun zainketa berezia behar dute 171 lagun daude ZIUn.
Eusko Jaurlaritzak bihar, astelehena, jakinaraziko du ostiraletik igandera bitartean herriz herri zenbat kasu atzeman dituen.