Alba Menendezek Espainiako Liga irabazi du Super Amara Bera Berarekin

Zarauzko Hitza 2021eko maiatzaren 9a

Aurten kantxan ospatu ahal izan dute lorpena Super Amara Bera Berak, iaz pandemiako gorabeherak zirela eta ez zuten horretarako betarik izan. Gaska kiroldegian 17-8ko irabazi zion atzo Elx taldeari, eta garaipenari esker, beraien zazpigarren liga erdietsi dute.

Berria egunkariak jaso duenez, Alba Menendez Bera Berako jokalari zarauztarrak ondorengo adierazi zuen neurketa bukaeran: «Emozio handia dugu. Denboraldia bi titulu galtzen hasi ondoren, lor genezakeen saririk handiena da ligako titulua ospatzen egotea. Txapel berezia da. Baina gehiago nahi dugu. Kopa dugu begiz joa».

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide