Positibotasun tasak behera egin du Hego Euskal Herrian

Maria Maya Manterola 2021ko mai. 8a, 13:30

12.165 test diagnostiko egin zituzten atzo lau lurraldetan, eta horietatik 703k izan zuten emaitza positiboa. Positibotasun tasa %6,6tik %5,8ra jaitsi da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan; %6,3tik %5era Nafarroan.

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak eta Nafarroako Osasunbideak eman dituzte atzo, ostirala, egindako PCR eta antigeno proben emaitzak. Guztira, 12.165 test diagnostiko egin zituzten, eta horietatik 703k izan zuten emaitza positiboa. Bezperan proba gutxiago egin bazituzten ere –11.333  PCR eta antigeno proba–, gehiago izan ziren zenbatutako kasu positiboak; 745. Positibotasun tasak, beraz, jaitsiera arina izan du: %6,6tik %5,8ra jaitsi da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan; %6,3tik %5era Nafarroan.

Lurraldeka, Bizkaian 299 kasu positibo hauteman zituzten atzo, Gipuzkoan 238, Araban 43 eta Nafarroan 123.

COVID-19aren ondorioz 59 pertsona ospitaleratu zituzten atzokoan Osakidetzako erietxeetan, eta 174 dira ZIUetan dauden pertsonak, atzo baino bat gehiago.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide