ETwinning School errekonozimendua jaso du Orokieta Herri Eskolak

Amaia Urbieta Arruti

(Orokieta Herri Eskola)

Europako hainbat hezkuntza agenteren arteko lankidetza ahalbidetzen duen komunitatea da eTwinning eta, beste batzuen artean, Orokieta Herri Eskola saritu du aurtengo ikasturtean.

ETwinning Europako ikastetxeen komunitateak eTwinning School saria eman dio Orokieta Herri Eskolari. Hainbat hezkuntza agenteren arteko lankidetza ahalbidetzen duen komunitatea da eTwinning, eta herri eskolak helarazi duen oharraren arabera, "testuinguru segurua" eskaintzen die ikastetxeei beren artean "komunikatzeko, partekatzeko zein elkarrekin proiektuak egiteko". Orokietak irabazi berri duen saria eskuratzeko hainbat irizpide bete behar dira: "Tresna digitalen erabilera esanguratsua egitea, sarea modu seguruan erabiltzea, ikuspegi didaktiko berritzaile eta sortzailea izatea, irakaslegoaren etengabeko prestakuntza bultzatzea eta ikaste prozesu kolaboratiboak ahalbidetzea".

Euskal Herriko hamabost hezkuntza zentrok eskuratu dute eTwinning School errekonozimendua. Horietatik bederatzi Bigarren Hezkuntzakoak izan dira, hiru Lehen eta Bigarren Hezkuntzakoak, eta Hiru Lehen Hezkuntzakoak (horien artean Orokieta).

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide