Eurobasquek kazetaritza saria eman dio Irune Lasari

Zarauzko Hitza 2021eko maiatzaren 6a

Irune Lasa kazetaria, Eusko Ikaskuntzaren jardunaldi batean. (Eusko Ikaskuntza)

Kazetari zarauztarrak Berrian argitaratutako Gurinezko mendien Europa hura erreportajea saritu du du Europako Mugimenduaren Euskal Kontseiluak.

Eurobasque Europako Mugimenduaren Euskal Kontseiluaren kazetaritza saria jaso du Irune Lasa Berria egunkariko kazetariak, 2020ko azaroaren 8an argitaratutako Gurinezko mendien Europa hura erreportajeagatik. Bertan, Nekazaritza Politika Bateratuak Europako Batasunean izan duen garrantzia landu zuen kazetari zarauztarrak. Prentsa idatziaren modalitatean aitortu dute Lasaren lana, eta saria datorren astelehen goizean jasoko du, Gasteizen, Eurobasquek Eusko Jaurlaritzaren egoitzan egingo duen ekitaldian.

Artikulu sarituak Europa nekazaritza sektorean integratzearen garrantzia lantzen du, eta azpimarra egiten du Batasunak Nekazaritza Politika Bateratuaren erreforma dela-eta duen erronkan. Zentzu horretan, gai horrek Euskal Herriarentzat duen garrantzia nabarmendu du epaimahaiak, batez ere nekazaritzak duen balio estrategikoan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide