Jean-Luc Godard zinema zuzendar frantsesa izango da Photomuseumeko ostiral honetako protagonista. Zinema sortzailea eta abangoardista landu zuen, baina, oro har, jende guztiak ikusteko moduakoa. Nouvelle Vague mugimenduko kide eraginkorrenetakoa izan zen, eta bere zorroztasun kritikoagatik eta bere irudien poesiagatik nabarmendu zen. Bere ibilbidea eta filmak aztertuko dituzte gaurko saioan, ohi bezala, 18:00etatik aurrera. Sarrera doan izango da.