Zuberoa kaleko ikastaro gelan egingo ditu bilerak Alkoholiko Anonimoen taldeak

Zarauzko Hitza 2021eko maiatzaren 6a

Hondartza Zarauzko Alkoholiko Anonimoen taldeak jakinarazi du beraien ohiko lokalean (Langako plazako 17. zenbakian) hobekuntza lanak egiten ari direla. Ondorioz, maiatzaren 10etik aurrera, Zuberoa kaleko 22. zenbakiko ikastaro gelan egingo dituzte bilerak -astelehenetan eta ostegunetan, 19:30ean-, eta jarraituko dute behar duenari laguntza ematen. Haiekin harremanetan jarri nahi dutenek, 24 orduko arreta-zenbaki honetara dei dezakete: 629 14 18 74.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide