Ostiralean emango dugu GUKA magazinaren hirugarren atala

Zarauzko Hitza

GUKA magazinaren hirugarren atala izango da ikusgai ostiral honetan, 22:00etatik aurrera, Erlo Telebistan eta UKTren tokiko webguneetan; tartean, Zarauzko Hitzaren atarian ere jarraitu ahal izango da.  

Urola Kosta eskualdea osatzen duten txoko, istorio eta protagonistei ahotsa ematea du helburu GUKA magazinak, eta hilabete honetako eskaintzarekin ere ez du ikuslea hotz utziko. Hona hemen interesa pizten joateko hirugarren atalaren aurrerapen bideoa.

Lehengo bi atalak atari honetan ikus daitezke.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide