Legazpin eta Azpeitian lehiatuko da asteburuan Eulen taldea

Zarauzko Hitza 2021eko apirilaren 29a

IƱigo Eizagirre txirrindularia. (Eulen)

Eulen taldeak bi beste bi hitzordu izango ditu asteburu honetan. Larunbatean, 146 kilometroko lasterketa jokatuko du Legazpin, Espainiako Koparako baliagarria, eta igandean, 142 kilometrokoa, Azpeitian. Aurreko astean, Iñigo Eizagirre zarauztarrak Valladoliden esprintean lortutako zortzigarren postu onaren ondotik, lan txukuna egin nahi dute Euleneko txirrindulariek.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide