Lamiak taldeak kontzertua emango du Putzuzulon

Zarauzko Hitza 2021eko apirilaren 25a

Hamabost urte beteko ditu maiatzean Arraio irrati libreak, eta laster murgilduko dira urteurreneko ekitaldietan. Egitarau osoa oraindik iragarri ez badute ere, dagoeneko eman dute jakitera Lamiak taldeak kontzertua eskainiko duela Putzuzulon hilaren 30ean, datorren ostiralean.

18:30ean hasiko da kontzertua, eta sarrerak emanaldia hasi baino ordubete lehenago jarriko dituzte salgai gaztetxean bertan. Bost euro balioko du sarrerak, eta pertsonako bakarra erosi ahalko da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide