Espainiako errugbi selekzioarekin entrenatu dute hiru zarauztarrek

Amaia Urbieta Arruti 2021eko apirilaren 24a

(Haymar Mantzizidor)

Arrasaten (Gipuzkoa) eduki dute aste honetan entrenamendua Juan Sorreluzek, Urko Zumetak eta Alex Saletak.

20 urtez azpikoen Espainiako errugbi selekzioarekin entrenatzen aritu dira aste honetan Juan Sorreluz, Urko Zumeta eta Alex Saleta zarauztarrak. Ohorezko B mailan lehian diharduen Zarautz Rugby Taldean aritzen dira jokatzen Sorreluz eta Zumeta, eta Baionako Aviron taldean jokatzen du Saletak.

Pandemia dela eta, erkidego autonomo ezberdinetan egin dituzte Espainiako selekziorako aurrehautaketarako entrenamenduak, Europako txapelketa prestatzeko. Hiru zarauztarrek iragan asteazkenean izan zuten hitzordua Arrasaten (Gipuzkoa).

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide