Udaltzainen lan-poltsa handitzeko deialdia egin du udalak, eta atzo argitaratu zuen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak bete beharreko baldintza guztiekin. Zehazten diren oinarrietako batzuk hauek dira: Espainiako nazionalitatea izatea; gutxienez 1,65 metroko altuera izatea gizonek, eta 1,60 metrokoa emakumeek;
Hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskabideak eredu ofizial eta normalizatuan egingo dira. Herritarren Arreta Zerbitzuan eskuratu daitezke eskabidea (astelehenetik ostiralera 07:30etik 15:00etara, eta ostegunetan 17:00etatik 19:00etara) edo udalaren webgunean. Eskabideak, dagozkion agiriekin batera, GAOn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, 10 egun balioduneko epean aurkeztu beharko da.
Merezimenduen kalifikazioa egin ondoren, epaimahaiak behin-behineko zerrenda osatuko du puntuazio-hurrenkera zorrotzarekin, eta udalaren webgunean argitaratuko du. Hautatuek sei hilabeteko praktikaldia gainditu beharko dute lan-poltsan behin betiko egoteko.