Aurreko astean Miarritzen jazotako erailketa matxista salatuko dute gaur

Zarauzko Hitza 2021eko apirilaren 19a

(Amaia Urbieta Arruti)

Zarauzko Koordinadora Feministak eta Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak protestara deitu dute gaurko. Eraso sexistarik ez! Autodefentsa feminista! aldarri hartuta egingo dute elkarretaratzea, 19:00etan udaletxe aurrean.

Joan den astean izan zen hilketa matxista Miarritzen. 75 urteko emakume bat eskopetaz hil zuen haren bikotekideak, eta bere buruaz beste egin zuen gero 77 urteko gizonezkoak. Azken egunetan Euskal Herriko hamaika herritan salatu dute gertatutakoa.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide