Txinatar medikuntza tradizionala, gorputza osotasunean zaintzeko

Zarauzko Hitza 2021eko apirilaren 20a

Osasuna zaintzeko eta gaixotasunak prebenitzeko sistema integrala da txinatar medikuntza tradizionala. Oihane Oruezabal adituak arlo horretako teknika ugari lantzen ditu Zarautzen eta Azkoitian eskaintzen dituen kontsultetan.

Betiko interesen eta gustuen aldeko apustua egin zuen Oihane Oruezabalek, eta txinatar medikuntza tradizionalaren ikasketak abiatu zituen. Lau urteren eta master baten ondoren, teknika ugari lantzen ditu Oruezabalek, Zarauzko eta Azkoitiko kontsultetan.

                                   

Txinatar medikuntza tradizionalaren onurak ugariak dira: “Oso ona dela esan dezakegu prebentzio aldetik. Izan ere, gorputzaren desorekak ikus daitezke gaixotasunak iritsi aurretik, eta hala, txinatar medikuntzarekin oreka aurki dezakegu. Horrez gain, tratamendu gisa ere erabiltzen da, emaitza oso onak lortuz. Azken finean, txinatar medikuntzarentzat gaixotasun guztiak energia-desoreka batekin hasten dira, eta energia-blokeo horiek desblokeatzen ditu”, agertu du Oruezabalek.

Honako hauek dira kontsultetan lantzen dituen teknikak:

• Akupuntura eta moxibustioa. Akupuntura gorputzeko zenbait puntutan orratz finak sartzean datzan teknika da. Puntu horiek estimulatuz, desorekak zuzendu ditzakegu Qi (bizi-energia) askatuz gorputz osoa konektatzen duten meridianoetatik, energia-sare bikaina osatuz.

• Dietetika eta fitoterapia txinatarra. Dieta da gure orekaren eta gure osasunaren funtsezko atala. Edozein gaixotasun tratatzeko aldatu eta moldatu behar dugun lehenengo gauza da. Hori nahikoa ez balitz, sendabelar txinatarrak errezetatuko lirateke osagarri gisa.

• Tuina. Txinako masaje tradizionala, Tuina izenarekin ezagutzen dena, 3.000 urtez Txinan praktikatutako sistema terapeutiko osoa da, eta oraindik praktikatzen den masaje teknika zaharrenetakoa da.

• Qigong. Qigong hitzak (Chikung izenez ere ezaguna) "energiaz lan egin" esan nahi du. Gizakiaren oinarrizko alderdiak bateratzeko energia bizia garatzearen eta lantzearen artea da, teknika eta ariketak erabilita: gorputza, adimena eta espiritua.

• Bestelakoak. Aurpegiko akupuntura estetikoa, aurikuloterapia, bentosaterapia eta kiromasajea dira, besteak beste, erabiltzen dituen bestelako teknikak.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide