Nerabe ugari bildu dira Gaztelekuak Aste Santurako prestatutako ekintzetan

Zarauzko Hitza 2021eko apirilaren 18a

(Haitze-Orratz)

Zarautzen Kuadrinpiadak egiteaz gain, Otxandioko Hontza Extrem parkera joan ziren dozenaka nerabe.

Haize-Orratz Gaztelekuak hainbat ekintza antolatu zituen joan den Aste Santurako, eta arduradunek azaldu dute, denera, 60 nerabe inguruk hartu dutela parte. Bi jarduera nagusi izan ziren: batetik, gazteek Kuadrinpiadak direlakoak egin zituzten herriko zenbait gunetan, eta, bestetik, irteera egin zuten Otxandioko Hontza Extrem abentura-parkera.

"Nerabeek modu osasuntsuan parte hartu" zutela esan dute Haize-Orratzeko arduradunek, eta "ikaragarri ondo pasatu" zutela.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide