Iñaki Astiazaranen lanak ikusgai daude Arkami Galerian

Dorleta Agiriano Lai 2021eko apirilaren 13a

(Arkami)

Arkitektura estudioan Marrak eta disparateak bilduma aukeratu dute udaberriko erakusketa gisa.

Neguan Elena Odriozolaren lanak izan ostean, udaberriko erakusketa jarri du martxan Arkami Galeriak (Kale Nagusia, 23). Oraingoan Iñaki Astiazaran zarauztarraren bilduma bat hautatu dute arkitektura estudioko kideek; Marrak eta disparateak izenekoa, hain zuzen. Astiazaranen hiru sortatako lanek osatzen dute erakusketa.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide