Gipuzkoako Batel Ligako azken jardunaldia jokatuko da larunbat honetan Pasai Donibanen. 10:30ean da hitzordua, eta aldi berean, Gipuzkoako Batel Txapelketa ere jokatuko da. Maila bakoitzeko lau talde onenak sailkatu egingo dira, gainera, hurrengo egunean, igandean, jokatuko den finalera.
Zarauztarrek zazpi batel aurkeztuko dituzte txapelketara, ondorengo mailetan: infantiletan nesketan, promesetan, kadeteetan, eta jubeniletan, neska zein mutil. Absolutuetan batelik ez du aurkeztuko Zarautzek.