Managaitzek kontzertua eskainiko du Putzuzulon igandean

Zarauzko Hitza 2021eko apirilaren 7a

Managaitz taldea.

Zarauzko Managaitz taldeak kontzertua eskainiko du Putzuzulo gaztetxean datorren igandean, hilaren 11n. Emanaldia 18:00etan hasiko da, eta sarrerak 17:00etan jarriko dituzte salgai Putzuzulon bertan. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, pertsonako sarrera bakarra erosi ahalko da.

Hemen dago entzungai Managaitzek Fly Shit taldearekin batera plazaratutako LP-aren abesti bat.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide