Patricia Schaan argazkilariaren lanak ikusgai daude Lukas ardotegian

Amaia Urbieta Arruti 2021eko apirilaren 5a

Kale katuak ardatz dituen bilduma ikusgai egongo da ardotegiko hormetan, maiatzaren 15era arte.

Aldian-aldian, herriko edo inguruko artisten lanak izan ohi dira ikusgai Lukas Ardotegian. Oraingoan, Patricia Schaan argazkilariaren lanak daude esteblezimenduko hormetan, eta kale katuak ikus daitezke irudietan. Besteak beste, Zarauzko Argazkizale Elkarteko kidea da Schaan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide