Coruñan hasiko da aurtengo Eusko Label liga, uztailaren 3an

Juan Luis Romatet 2021ko mar. 31a, 09:00

2021eko Eusko Label eta Euskotren ligetako egutegia onartu zuen Traineru Kluben Elkarteak (TKE) pasa berri den asteburuan egindako bileran. Liga hauetako lehen estropadak uztailaren 3an jokatuko dira, Coruñako uretan.

Eusko Label eta Euskotren ligen egutegia onartu zuen TKEk pasa den larunbatean egindako bileran. Hogei estropadak osatuko dute gizonezkoen liga, eta hamalauk emakumezkoena. Biak ala biak Galizian hasiko dira, Coruñako uretan, uztailaren 3an. 

Gizonezkoen liga astebururo jokatuko da, iraileko lehen bi asteburuetan izan ezik –Kontxako bandera izango da jokoan egun horietan, eta irailaren 19an amaituko da, Portugaleten jokatuko den El Corte Ingles banderarekin. Berrikuntza moduan, iaz baino bi estropada gehiago jokatuko dira aurten –hogei guztira–, eta Galiziara hirutan joango dira; aurreko urteotan bi asteburutan izaten ziren Galizian.

Emakumezkoen Euskotren ligak, aldiz, hamabi estropada puntuagarri izango ditu, eta abuztuaren 14 eta 15eko asteburuan amaituko da; Zarauzko bandera izango da jokoan asteburu horretan. 

Zarauzko Arraun Elkarteak ontzia Euskolabel ligan arituko da aurten ere. Iaz hamaikagarren egin zuten, eta maila mantentzeko kanporatze estropadak jokatu behar izan zituen. 

Eusko Label liga – egutegia

  • Uztailaren 3an eta 4an,  V. Bandeira cidade da Coruña. Coruñan.
  • Uztailaren 10ean, Bandera Donostiarra. Donostian.
  • Uztailaren 11n, XXXVIII. Bandera Petronor. Zierbenan.
  • Uztailaren 17an, Orioko XXXI. Estropadak. Orion.
  • Uztailaren 18an, Getxoko Estropaden XLIII. Ikurriña. Getxon.
  • Uztailaren 24an, IX. Bandera CaixaBank. Castro Urdialesen.
  • Uztailaren 25an, XXXVI. El Correo Ikurriña-Kutxabank Sari Nagusia-Lekeitioko Udala. Lekeition.
  • Uztailaren 31n, XII. Bilboko Bandera. Bilbon.
  • Abuztuaren 1ean, Santurtziko XLII. Ikurriña. Santurtzin.
  • Abuztuaren 7an, Bandeira Barbanza Arousa. Rianxon.
  • Abuztuaren 8an, XXXI. Bandeira Concello de Boiro. Boiron.
  • Abuztuaren 14an eta 15ean, XLIV. Zarauzko Estropadak. Zarautzen.
  • Abuztuaren 21ean, XXXVII. Ondarroako Bandera Cikautxo SN. Ondarroan
  • Abuztuaren 22an, Hondarribiko XXXIV. Bandera Mapfre SN. Hondarribian.
  • Abuztuaren 28an, XIV. Bandeira Concello de Ares. Aresen.
  • Abuztuaren 29an, XXXIX. Bandeira Concello de Moaña. Moañan.
  • Irailaren 18an, Bermeo Hiriko XXXIX. Ikurriña AVIA SN eta play offen lehen jardunaldia. Bermeon.
  • Irailaren 19an, Bandera en Portugalete eta play offen bigarren jardunaldia. Portugaleten.

Euskotren liga – egutegia

  • Uztailaren 3an eta 4an,  III. Bandeira cidade da Coruña. Coruñan.
  • Uztailaren 10ean, Bandera Donostiarra. Donostian.
  • Uztailaren 11n, V. Bandera Petronor. Zierbenan.
  • Uztailaren 17an, IX. Orioko Kanpina Bandera. Orion.
  • Uztailaren 18an, Getxoko Estropaden XIII. Ikurriña. Getxon.
  • Uztailaren 24an, VI. Bandera CaixaBank. Castro Urdialesen.
  • Uztailaren 25an, X. Euskotren Bandera. Lekeition.
  • Uztailaren 31n, III. Bilboko Bandera. Bilbon.
  • Abuztuaren 1ean, Santurtziko XLII Ikurriña. Santurtzin.
  • Abuztuaren 14an eta 15ean, XIII. Zarauzko Ikurriña eta play offa.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide