Porrotarekin hasi dute igoera fasea Zarauzko neskek

Zarauzko Hitza 2021eko martxoaren 28a

Liga Nazionalerako igoera faseko lehen neurketa jokatu zuten atzo arratsaldean Zarauzko emakumezkoek, eta zortea ez zuten aldeko izan. Eibar izan zuten aurkari, eta talde armagina gehiago izan zen Astiko zelai gainean: 0-2ko emaitzarekin gailendu ziren. Igoera faseko hurrengo neurketa Athleticen aurka jokatuko du Zarautzek apirilaren 17-18ko asteburuan.

Bestalde, Espainiako Kopari begira Realari babesa emateko argazkia atera zuten zarauztarrek atzoko partidan.

Erlazionatuak

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide