Udalak eta Zurekin Ostalarien Elkarteak COVID-19aren hedatzea ekiditeko kontzientziazio kanpaina jarri dute abian. Hala, hezitzaileak dabiltza herriko kaleetan, taberna eta jatetxeetako bezeroei segurtasun neurriak errespetatzeko gogorarazten eta maskarak banatzen. Printzipioz, 5.000 maskara egin dituzte ekimenerako, eta dagoeneko banatzen hasi dira.