Miren Dobaran sailburuordeak udalak antolatutako sozialinguistika saioak bisitatu ditu

Zarauzko Hitza 2021eko martxoaren 26a

Edurne Gonzalez La Salleko DBHko koordinatzailea, Irune Urbieta Hezkuntza zinegotzia, Miren Dobaran Hizkuntza Politikarako sailburuordea eta Maite Etxaniz euskara teknikaria. (Zarauzko Udala)

Udaleko Euskara Departamentuak soziolinguistika tailerrak antolatu ditu herriko ikasketa zentro ezberdinetan, Emun kooperatibaren eskutik. Gaur La Salle ikastetxeko DBH 4ko ikasleen txanda izan da, eta Miren Dobaran Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuorderen bisita jaso dute. Dobaranek gertutik jarraitu ditu proiektuaren nondik norakoak eta gaurko tailerraren saioan parte hartu du ikasle zarauztarrekin.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide