David Lean zinemagileari eskainiko diote biharko Gela saioa

Zarauzko Hitza 2021eko martxoaren 25a

Zarauzko Argazki eta Zinema Museoak Lawrence Arabiakoa eta Kwai ibaiaren gaineko zubia bezalako filmeen egileari eskainiko dio aste honetako saioa.

Gela kultur hedapenerako programaren barruan, David Lean zinemagile britaniarraren inguruko saio bat antolatu dute Photomuseumen. Bihar izango da saioa, eta astero bezala, 18:00etan hasiko da, doako sarrerarekin.

Kultuzko film klasikoak egiteagatik da ezaguna Lean: besteak beste, Lawrence Arabiakoa, Kwai ibaiaren gaineko zubia eta Doctor Zhivago. Londresen hil zen Joseph Conraden Nostromo obran oinarritutako film bat prestatzen ari zela.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide