'Freskua!' aldizkariaren laugarren zenbakia kalean da

Zarauzko Hitza 2021eko martxoaren 23a

Zarauzko Merkatu Plaza dinamizatzeko helburuarekin sortu zuten Freskua! aldizkaria, eta dagoeneko laugarren zenbakia, udaberrikoa, eskuragarri dago aste honetatik. Zarauzko Udalak argitaratzen du, Urkome Urola Kosta Landa Garapeneko Elkartearekin elkarlanean, eta herritarrek doan jaso dezakete Merkatu Plazako ekoizleen eta dendarien postuetan.

Guztira, 500 ale inprimatu dituzte paper birziklatuan, eta formatu digitalean ere eskuratu daiteke artxibo honetan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide