Eusko Jaurlaritzak arropa eta oinetako dendentzako dirulaguntzak atera ditu

Amaia Urbieta Arruti 2021eko martxoaren 16a

Atera berri ditu Eusko Jaurlaritzak Arropa eta Oinetako dendentzako dirulaguntzak, eta horren berri eman du Zarauzko Merkataritza Bulego Teknikoak.

Jakinarazi duenez, negozioen jarduerek 47.71 edo 42.72 EJSN taldeetan sartuta egon behar dute, eta Araban, Bizkaian edo Gipuzkoan eduki behar dute saltegia, egoitza soziala eta fiskala. Eskatzeko epea martxoaren 29an amaitzen da. Jakinarazi dutenez, 4.000 eta 4.500 euroren artekoa da dirulaguntza.

Informazio gehiago lortzeko Merkataritza Bulegoarekin jar daitezke harremanetan negozioen jabeak gatc@zarautz.eus helbidera idatzita, edo 943-00 51 29 telefono zenbakira idatzita.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide