Zozkatu dituzte igeriketa ikastaroetako plazak

Zarauzko Hitza 2021eko martxoaren 15a

Aurreko astelehenean ireki zuten dortoka mailako hirugarren hiruhilekorako izen-ematea, baita helduentzako ikastaroko bigarren hiruhilekorako izen-ematea ere. Gaur egin dituzte bi ikastaroetako plazen zozketak, eta emaitzak argitaratu ditu udalak.

Oraingo zozketetan lehentasuna izan dute aurreko hiruhilekoetan ikastaroetan parte hartu ez dutenek, baina aurretik Dortoka mailan edo helduentzako saioetan egon direnek martxoaren 16tik 21era bitartean eman ahalko dute izena.

Dortoka mailako ikastarorako zozketaren emaitzak ikusteko, sartu hemen

Helduentzako ikastarorako zozketaren emaitzak ikusteko, sartu hemen

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide