Izurde bat hilda agertu da hondartzan

Amaia Urbieta Arruti 2021eko martxoaren 14a

(Utzitakoa)

Atzo iluntzean izurde bat ekarri zuen itsasoak Zarauzko hondartzara. Hilik zegoen, eta udaltzainek zintaz inguratu zuten. Udaltzaingoak HITZAri jakinarazi dionez, Ambar elkartekoak herrian dira dagoeneko, eta laster erretiratuko dute hondartzatik itsas animalia.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide