Zarauzko bost ontzik hartuko dute parte biharko batel jardunaldian

Amaia Urbieta Arruti 2021eko martxoaren 13a

Izatez jardunaldia Getarian jokatzekoak baziren ere, Legutioko urtegian egingo dute azkenean, itsaso zakarragatik. 10:00etan ureratuko dira lehen arraunlariak.

Bihar, igandea, Gipuzkoako Batel Ligako jardunaldia jokatuko da Legutioko urtegian. Hasiera batean, Getarian jokatzekoa zen kirol hitzordua, baina itsaso zakarra iragarri dute biharko, eta estropadak Arabako urtegian jokatzea erabaki du Gipuzkoako Arraun Federazioak. Zarautz Arraun Elkarteko bost ontzik parte hartuko dute lehian. Hainbat arraunlari gazte zarauztar ureratuko dira bihar, beraz. Zehazki, bi ontzi ureratuko dira haurren mailan, bat gizonezko kadeteenean, beste bat emakumezko jubenilenean eta beste bat gizonezko absolutu jubenilenean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide