ZKEren asteburu honetako kirol egitaraua

Zarauzko Hitza 2021eko martxoaren 12a

Norgehiagoka gutxi izango dituzte etxean asteburu honetan ZKEren taldeek. Fitxategi honetan ikus daitekeen moduan, lau futbol partida izango dira Asti kirolgunean (gizonezkoen Erregional Ohorezko Mailakoa, emakumezkoen Euskal Ligakoa, gizonezko jubenilen lehen mailakoa eta gizonezko kadeteena) eta, horrez gain, saskibaloiko emakumezko seniorrek ere izango dute partida Aritzbatalde kiroldegian, larunbatean. 

Eskubaloikoek, berriz, larunbatean izango dituzte hiru partida Aritzbatalde kiroldegian: emakumezko kadeteen A taldeak, gizonezko seniorren bigarren taldeak eta emakumezko seniorren talde nagusiak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide