Martxoaren 14an, datorren igandean, Aiztondo Klasikoa proban izango dira Jira-Bira Grupo Eulen txirrindularitza taldekoak. Lehiaketaren 17. edizioa izango da igandekoa, eta Asteasutik abiatuko dira txirrindulariak 10:00etan. Helmuga Zizurkilen izangu dute, 146 kilometroko ibilbidearen buruan. Lehiaketa Espainiako Koparako puntuagarria izango da, eta Grupo Eulenek talde gonbidatu gisa hartuko du parte. David Etxeberria prestatzaileak ondoko txirrindulariak hautatu ditu probarako: Asier Azkarate, Andoni Azkarate, Julen Garcia, Joseba Lopez, Alex Uranga, Gaizka Gurrutxaga eta Patxi Darthayette.