Ekida kultur ekimen sozialista aurkeztuko dute igandean

Amaia Urbieta Arruti 2021eko martxoaren 9a

Putzuzulo gaztetxean izango da aurkezpen saioa, eta bertaratuko direnek aurrez izena eman beharko dute, admin@ekida.eus helbidera idatzita.

Duela aste gutxi sortu zen Ekida ekimena: "kulturaren eta artearen esparruak ikuspuntu sozialista batetik lantzeko sortutako espazioa". Ekimenaz gehiago jakin nahi duenak igande honetan izango du xehetasun gehiagoren berri edukitzeko aukera. Aurkezpen ekitaldia egingo dute Putzuzulo gaztetxean 11:00etatik aurrera, eta antolatzaileek jakinarazi dutenez, bertaratzeko beharrezkoa izango da aurrez izena ematea. Horretarako, helbide elektroniko honetara idatzi beharko da: admin@ekida.eus.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide