Errigoraren bi saski zozkatuko ditu ZARAUZKO HITZAk

Zarauzko Hitza 2021eko martxoaren 8a

Irakurleek osteguneko eguerdia bitartean izango dute zozketan parte hartzeko aukera. Irabazleak, berriz, ostiralean jakinaraziko dira.

Martxan da dagoeneko Errigoraren uberriko kanpaina. Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura lelopean, eta oliba-olio birjina estra, arroza, pasta eta kontserbak eskatzeko epea zabaldu dute. Martxoaren 24ra arte iraungo du kanpainak, eta eskaerak Errigoraren webgunearen bidez zein telefonoz egin daitezke (errigora.eus webgunean edo 848 87 12 23 telefono zenbakian). Zarautzen eskerak Eguzkin eta Lakarin egin ahalko dira, eta banaketa, berriz, Ekolioren gunean egingo dira apirilaren 22an eta 23an, eta Lakarin eskatzen dutenek dendan bertan jasoko dute. 

Gainera, irakurleen artean zozkatzeko bi otarre eder eskaini dizkio Zarauzko Hitzari, eta interesatuek osteguneko 12:00ak bitartean izango dute zozketan parte hartzeko aukera. Irabazleak, berriz, ostiralean jakinaraziko dira.

Zozketan parte hartu nahi dutenek zarautz@ukt.eus helbidera idatzi beharko dute mezua, Errigora saskia izenburuarekin. Mezuan izen-abizenak eta telefono zenbakia zehaztu beharko dira.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide