Distantzia luzeko Euskadiko Traineru Txapelketa jokatu da gaur Legution, goizeko hamaiketatik aurrera. Zarautz Arraun Elkarteko traineruek lehiaketan parte hartu dute, eta zazpigarren eta hamargarren postuetan sailkatu dira.
Emakumezkoetan Donostiarra izan da garaile, eta zarauztarrek azken postuarekin konformatu behar izan dute. Hurrengo saikatuak, Deustuk, 42 segundoko tartea atera die.
Gizonezkoen estropadan Zierbenak irabazi du txapelketa, eta Zarautz hamargarren izan da, Mutriku azken sailkatuaren aurretik. Hauek dira sailkapenak:
Emakumezkoak
1. Donostiarra 15:41
2. Orio 15:42
3. Hondarribia 15:49
4. San Juan 16:01
5. Tolosaldea 16:01
6. Deustu 16:09
7. Zarautz 16:51
Gizonezkoak
1. Zierbena 21:04
2. Donostiarra 21:12
3. Ondarroa 21:14
4. Orio 21:15
5. Hondarribia 21:17
6. Getaria 21:43
7. San Juan 21:45
8. Deustu 21:46
9. Arkote 22:01
10. Zarautz 22:48
11. Mutriku 23:24