Berdintasunaren aldeko aldarria zabaldu dute Emakumeen Nazioarteko Egunaren bezperan

Julen Imaz - Iñigo Gaiton 2021eko martxoaren 7a

Zarauzko hainbat herritarrek kaleak hartu dituzte gaur eguerdian, martxoaren 8aren bezperan, herrian aldarrikapen feministak zabaltzeko helburuarekin. 

Eguerdiko hamabiak aldera Munoan hasi dira juntatzen, eta zapi moreak jarri ostean, pankartatan berdintasunaren aldeko aldarriak idazteari ekin diote. Batukadaren erritmora dantzatzeko eta bertsoak kantatzeko tartea ere izan dute gaurko kale agerraldian.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide