Bertso-sorta: 'Usteak uztel'

Inaxio Uria 'Isasti' 2021eko martxoaren 7a

Inaxio Uria 'Isasti'-k bertso sorta berria idatzi du, oraingoan, herentzia bati buruz. Doinua:”Bizkaiko aberatsak” (Oskorri).

-1-
Bilboko esnezale
adinez zahartua
eritetxe batean
zen barneratua
Gaitz larri batek jota
guztiz ondatua
Eriotz arriskua
zeukan onartua
Bere sendia zuen
han bertaratua


-2-
Emaztea, bi seme
ta alaba,hara!!
Taldea osaturik
bertatik bertara
Erizain bat jarriaz
lekuko erara
izendatu zituen
oinorde gisara
Zehazki bananduaz
hurren errenkada

-3-
Indautxuko etxeak
seme zaharrenari
Hainbat bulego berriz
beste semeari
Alaba han zegoen
kezkaturik,adi!!
Apartamentu sorta
tokatuz berari
Dorretxe ospetsua
bere andreari

-4-
Ikusiaz ondasun
zerrenda bikaina
erabat txunditurik
zegoen erizaina
Izakeraz zuhurtzat
ezagun zen baina
Hau zion adreari
askatuz mingaina
Senarra aberatsa 
zuela alajaina!!

-5-
Andrean erantzuna
han zen berehala
Gauzak argi jarriaz
Guztiz naturala!!
Ondasunen kontua
izanik hutsala
Aipatutako etxeak
agindu bezala
esnea banantzeko
aukerak zirala

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide