Cecilia Payne taldea, igandean Putzuzulon

Juan Luis Romatet 2021eko martxoaren 6a

Cecilia Payne rock talde bizkaitarrak kontzertua emango du igandean Putzuzulo Amets Fabrikan. Emanaldia 18:00etan hasiko da.

Bilboko laukote honek Sun izeneko diskoa atera zuen iazko urrian. Segurtasun neurriak direla eta, edukiera mugatua izango da. Kontzerturako sarrerak ordubete lehenago jarriko dira salgai Putzuzulon bertan, eta pertsonako sarrera bat eskuratu ahal izango da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide