Aitaren Egunaren harira, kanpaina berria jarri du martxan Murkilek

Amaia Urbieta Arruti 2021eko martxoaren 7a

Txartelak betetzen dituzten bezeroen artean 60 euroko erosketa txartelak zozkatuko dituzte.

Aitaren Egunaren harira, martxan da Murkil herriko merkatarien elkartearen kanpaina berria. Atzotik martxoaren 19ra bitartean, txartel bat betetzeko aukera izango dute bezeroek erosketa egiten duten bakoitzean. Txartelean beraien datuak jarri, eta 60 euroko hogei erosketa txartelen zozketan parte hartuko dute. 

Murkilek jakinarazi du modu honetan "herritarrek herriko merkataritzari emandako babesa eskertzen" jarraitu nahi duela eta, aldi berean, horrela jarraitzera animatu. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide