Beste iruzur saiakera batez ohartarazi du udalak

Amaia Urbieta Arruti 2021eko martxoaren 6a

Adineko pertsona batzuek pairatutako iruzur saiakeraren berri izan du Zarauzko Udalak. Antza, Osakidetzaren izenean deitzen dute gel hidroalkoholikoa doan emango dutela, baina etxera eramateagatik diru kopuru bat ordaindu beharko dutela esaten.

Dei hori iruzurra dela baieztatu du udalak, eta herritarrei eskatu die horrelako deirik jasoz gero Udaltzaingoan emateko horren berri.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide