Kirol federazioak ahal bezala ari dira moldatzen COVID-19aren ondorioz ezarrita dauden neurrietara, eta halterofilian, liga jardunaldiak talde bakoitzak bere aretoan egitea erabaki dute. Hori dela eta, bihar hasiko dute Aritzbatalde kiroldegian 2021eko halterofiliako Espainiako Liga.
Entrenamendu taldeak mantenduta, hiru txanda egingo dituzte: 15 urtez azpikoak hasiko dira, senior nesken hirugarren mailakoek jarraituko dute eta, azkenik, eta senior mutilen lehen mailakoak ariko dira.
Nabarmentzekoa da ZKE Halterofiliak ez duela sekula parte hartu senior nesken Espainiako Ligako lehian. Ibon Eguskitza eta Danel Lopez dituzte gidari kategoria horretako halterek, eta azaldu dute esperientzia hartzen jarraitzea izango dela biharko helburua horientzat.
09:30ean hasiko dira lanean 15 urtez azpiko halterak, eta ikuslerik gabekoa izango da jardunaldia. Dena den, jakitera eman dute saioa ikusgai egongo dela zuzenean, Youtube plataformako ZKEhalterofilia kanalean.