Banaketa furgoneta bat erori da hondarretara malekoian

Zarauzko Hitza 2021eko martxoaren 5a

Udaltzaingoak baieztatu duenez, gaur 08:30ak aldera gertatu da istripua. Antza, esku-frenoa jartzea ahaztu zaio gidariari, eta ibilgailuaren aurrealdea hondarretan gelditu da. Inor ez da zauritu.

Herritarrek hartutako irudiak azkar zabaldu dira whatsapp bidez herritarren artean gaur goizean. Ez da aurreneko aldia ibilgailu bat malekoian utzi esku-frenoa eman gabe, eta hondarretara erortzen dena. Baina ezbeharrak irudi ikusgarriak uzten ditu.

Halaxe gertatu da gaur goizean ere, 08:30ak inguruan. Banaketa furgoneta bat eskuko balazta jarri gabe utzi du gidariak Udaltzaingoak adierazi duenez, eta hondarretan amaitu du ibilgailuaren aurrealdeak, bideoan ikus daitekeen bezala. Inork ez du minik hartu.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide