Antxoa berria, prezio onean

Amaia Urbieta Arruti 2021eko martxoaren 5a

Batela arraindegian, antxoa freskoz beteriko kaxa. (Amaia Urbieta Arruti)

Hasi berri da antxoa denboraldia, eta aste honetan bera izan da protagonista herriko arraindegietan. 

Aste honetan iritsi da denboraldiko lehen antxoa arraindegietara. Herritar ugari zain-zain egoten dira antxoa noiz sartuko, eta prezio onean izan da eskuragarri aste honetan. Batela arraindegian 6 euroren bueltan zegoen kiloa atzokoan, eta kanpoaldean jarrita zuten horrenbeste jende erakarri ohi duen kartela: Getariako antxoa. Kartel berbera ikus zitekeen herriko beste hainbat arraindegitan ere. 

"Ondo harrapatzen" ari direla uste dute Batelako arrain saltzaileek, aste osoa daramatelako antxoak garbitu eta garbitu, geratu ere egin gabe. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide