Berrartu du martxa Zarautz Rugby Taldeak

Dorleta Agiriano Lai 2021eko martxoaren 5a

(Jon Ander Vildosola)

Konfinatuta egon dira Zarautz Rugby Taldeko kideak, eta ezin izan dira zelaira itzuli joan den asteazkenera arte. Uribealdearen aurka jokatuko dute bihar, Astin.

Zarautz Rugby Taldeak otsailaren 20an neurtu zituen indarrak Universitario Bilbao Rugbyrekin. Aurkarietako batek PCR proban positibo eman ostean, konfinatu egin behar izan ziren Zarautz Rugby Taldeko kideak ere, COVID-19a hautemateko probetan guztiek negatibo eman arren. Iragan asteazkenera arte, beraz, ezin izan dituzte entrenamenduak berrartu.

Behin jardunari berriro helduta, larunbat honetan norgehiagoka izango dute Zarauzko errugbilariek. Etxean jokatuko dute, Asti zelaian, eta Uribealdea taldea izango dute parez pare. 16:00etan hasiko da partida.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide